Zabaltzen Sartu Koop. Elk.
1994. urtean sortu zen Zabaltzen-Sartu erakundea, irabazi-asmorik gabe. Gizartean desabantailan dauden pertsonei laneratzeko eta gizarteratzeko erraztasunak ematea da erakunde honen helburua, betiere beraiek hala eskatzen badute. Horretarako, funtsezkoa da bai pertsonekin lan egitea, bai inguruarekin lan egitea, gizarte eta lurralde inklusiboagoak eraikitze aldera. Zabaltzen – Sartu erakundea Sartu Taldea Elkartearen parte da, eta proiektuak eta jardunbideak partekatzen ditu beste hiru erakunderekin ere: Erroak , Sartu Araba eta Gaztaroa_Sartu Koop.
Gure helburuak lortzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu sareko lana eta, horregatik, hain zuzen ere, beste erakunde batzuekin eraikitako sareetan era aktiboan egiten dugu lan: Geure egin ditugu, era berean, Ekonomia Solidarioaren aldeko Printzipioen Gutunean jasotzen diren printzipioak: ekitatearen printzipioa, lanaren printzipioa, ingurumeneko iraunkortasunaren printzipioa, lankidetzaren printzipioa, “irabazi-asmorik gabeko” printzipioa, eta inguruarekiko konpromisoaren printzipioa.
Gure erakundeak erdigunean jartzen ditu pertsonak. Horrenbestez, duela hiru urtetik Harremanen Estilo Berria ezartzen ari gara.
ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Gizarte-desabantailan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea erraztea, baldin eta haiek hala eskatzen badute.
- Gizarte eta lurralde inklusiboagoak eraikitzea.
- Politika publiko inklusiboen diseinuan eragitea.
ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK
- Desabantaila sozialeko egoeran edo desabantaila-arriskuan dauden pertsonak.
- Pertsona migratuak.
- Kalteberatasun-egoeran dauden emakumeak (GI; guraso bakarreko emakumeak).
- Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonak.
- 45 urtetik gorako pertsonak.
- Desgaitasuna duten pertsonak.
- Zigortuak.
- Aurretiazko lan-esperientziarik ez duten eta oinarrizko prestakuntzarik ez duten gazteak (< 30 urte).
ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK
- Administrazioekin lankidetzan, gizarte- eta enplegu-politikak abian jartzen lan egiten duen erakundea gara.
- Gizarteratzera bideratutako proiektuak: gizarte eta hezkuntza tailerrak, emakumeentzako berariazko ahalduntze guneak, lan aurreko tailerrak, gizarteratzeko eguneko zentroak.
- Garapen komunitarioko proiektuak: denboraren bankuak, kulturen arteko proiektuak, etab.
- Enplegurako prestakuntza hainbat espezialitatetan: soziosanitarioa, logistika, garbiketa, merkataritza, soldadura, etab.
- Enplegurako orientazio-zerbitzua eta enplegu-zentroak.
- Lanpostua lortzeko eta mantentzeko bitartekotza-/laguntza-proiektuak.
- Ekintzailetzarako enplegu-agentzia/laguntza.
Zabaltzen Sartu Koop. Elk.
943 74 85 97
yolandasm@zabaltzen.sartu.org
yolandaur@zabaltzen.sartu.org
HELBIDEA:
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)