header-sos-racismo

SOS Arrazakeria Gipuzkoa

30 urte arrazakeria eta xenofobiari aurre egiten

Gipuzkoako SOS Arrazakeria 1993an sortu zen, formalki, diskriminazio eta bereizketa ororen aurka borrokatzeko helburuarekin, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, edo larruazalaren koloretik eratorrita, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kultura-aniztasuna, eta pertsona bakoitzaren eta gure gizartean dauden pertsonen kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askearen eskubidea eta errespetua defendatzen dugu. Bertakoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea bultzatuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Azalaren koloretik eratorritako diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzea, bai jatorriagatik, bai arrazoi kulturalengatik, bakarka, taldean edo erakundeetan gertatzen badira.
  • Migratzaileei laguntzea legeak eta administrazio-jardunbideek biltzen dituzten prozedura administratibo eta judizialetan.
  • Erakundeei era guztietako neurri erabilgarriak proposatzea, etorkinek beren eskubideak eta betebeharrak gainerako herritarrekiko berdintasunean erabili ahal izateko oztopoak kentzeko.
  • Iritzi publikoa sentsibilizatzea eta arrazakeriaren aurkako hezkuntza sustatzea irakaskuntzaren eremuan.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Atzerritartasunaren arloan informazioa behar duten eta/edo diskriminazio edo indarkeria arrazisten biktima diren migranteak.
  • Etxeko langile etorkinak.
  • Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden eta laguntza-sare propiorik ez duten gazte migratzaileak.
  • Mentoriaren arloan laguntza behar duten nerabe migratzaileak.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Informazio-, arreta- eta salaketa-bulegoak. Atzerritartasunari buruzko aholkularitza.
  • BERDIN. Diskriminazio-kasuen jarraipena eta esku-hartzea.
  • Etxeko langileen taldea. Informazioa, lan-aholkularitza eta ahalduntzea.
  • Gizarte Mentoriako Proiektuak: Urretxindorra eta Izan Harrera.
  • Helduen erreferenterik ez duten gazte migratzaileentzako informazio- eta aholkularitza-bulegoa.
  • Arrazakeriaren aurkako hezkuntza espazio formaletan eta informaletan.
  • Sentsibilizazioa, ekintza komunitarioa eta boluntariotza.
  • Komunikabideetako Aniztasunaren Behatokia. Diario de Prensa aldizkaria.
  • Mugak ikasketa eta dokumentazio zentroa.
logo-sos-racismo
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
943 32 18 11
mugak@mugak.org
HELBIDEA:
Duque de Mandas Pasealekua 36-38
20012 Donostia (Gipuzkoa)
Instagram