cabecera peñascal

PEÑASCAL S. COOP.

Peñascal Kooperatiba Taldea – Zure etorkizunaren bila

Gizarte-ekimeneko erakundea gara, irabazi-asmorik gabea eta 1986tik onura publikokotzat joa, eta hainbat inguruabar pertsonal, akademiko edo sozialengatik baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizartean integratzea du helburu. Lanbide-kualifikazioa sustatzen dugu, erantzukizuneko eta elkartasuneko balio eta jarrerekin, pertsonak burujabe eta protagonista aktibo izan daitezen, beren bizitzan eta gizartean.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Pertsona ahulenekin esku-hartze integrala bultzatzea hezkuntzaren, lanbide-kualifikazioaren, birziklatze profesionalaren eta lan-bitartekaritzaren arloetan.
  • Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen prebentzioarekin, errehabilitazioarekin eta birgizarteratzearekin lotutako era guztietako proiektuak eta ekintzak sustatzea esku-hartze sozialaren eremuan.
  • Gizarteratze- eta gizarte-ekimeneko enpresen esparruan enpresa-ekimenak sustatu, sortu eta babestera bideratutako era guztietako ekintzak egitea, pertsonei esperientzia bat lortzea ahalbidetuko diena, gizarteratzea eta laneratzea arrakastatsua eta iraunkorra izan dadin.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • 16 eta 30 urte bitarteko gazteak.
  • Langabeak, oro har.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Ostalaritzako, metaleko, eraikuntzako eta iturgintzako sektoreetako prestakuntza.
  • Esku-hartze soziala: gizarteratzeko etxebizitzak, Trapezistak, akonpainamendua, sefak, eguneko zentroak,
logo-peñascal
PEÑASCAL S. COOP.
943 676 161
info@grupopenascal.com
HELBIDEA:
Usabal Hegoa Poligonoa 5 C
20400 Tolosa (Gipuzkoa)