IZAN FUNDAZIOA
IZAN Fundazioarentzat lehentasunezko helburu izan da beti bere erabiltzaileen premietara moldatzea, orain nahiz gerora begira. Horrexegatik, informazioa kudeatzeko kultura garatzen saiatu da, premia horiei erantzuteko datuak behar bezala bildu, aztertu eta ebaluatzen lagundu eta tipologia, gabezia, joera… desberdinak ezagutzeko aukera emango diguna. Gainera, prozesu eta jardueren kudeaketa sistemak gehitu ditugu zerbitzu edota programa bakoitzaren helburuak bete ahal izateko.
ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Pertsonaren balioa defendatzea mendekotasunen aurrean, eta pertsona bakoitzaren, familiaren eta gizartearen mailan dituen ondorioak.
- Heltze- eta garapen-prozesu pertsonala sustatzea, mendekotasuna gaindituz bere bizi-proiektua askatasunez aurrera eraman ahal izan dezan.
- Aldi berean eta modu koordinatuan doan jarduera-plan bat proposatzea nerabeari eta haren familiari, familia-lana nerabearen garapen egokia sustatzeko bitartekotzat hartuta.
- Egoerei modu integralean heltzea, alderdi pertsonalei, familiakoei, harremanei, akademikoei, lanekoei eta ludikoei arreta eskainiz.
ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK
- Mendekotasun-arazoak dituzten pertsonak eta haien familiak artatzen ditu.
- Arrisku-egoeran eta/edo babesik gabe dauden nerabeak eta haien familiak artatzen ditu.
ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK
- Gizakia Helburu.
- Norbera.
IZAN FUNDAZIOA
943 27 39 00
info@izan.org
HELBIDEA:
Ategorrietako Galtzada Zaharra 87
20013 Donostia (Gipuzkoa)
20013 Donostia (Gipuzkoa)