HURKOA FUNDAZIOA
Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara, 1990. urtean sortua Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez, eta gure egitekoa da hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea.
30 urtetik gorako esperientzia dugu, eta horrek aukera ematen digu egunez egun lanean jarraitu dezagun pertsonen bizi-itxaropenak gora egin ahala agertzen diren gizarte-beharrei erantzun berriak emateko.
Hurkoan gauzatzen dugun jarduerak geroz eta eragin handiagoa du gizartean. Hurkoa osatzen dugun pertsona guztiok artatzen ditugun pertsonei eta haien familiei laguntzeko dugun konpromisoaren isla da gure erakundea.
ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Ahulezia-egoeran dauden adinekoak edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonak defendatzea eta artatzea.
ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK
- Adineko pertsona ahulak, mendekotasuna dutenak.
- Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonak.
ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK
- Narriadura kognitiboagatik adindunak diren edo 18 urtetik gorakoak izan eta gaixotasun mental ezgaitzaileak dituzten pertsonei laguntzeko neurri judizialen aurreikuspena
- Adineko ahulak artatzeko programak garatzea
- Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroa
HURKOA FUNDAZIOA
943 468 956
jidelpozo@hurkoa.eus
HELBIDEA:
Morlans Pasealekua, 13, behea
20009 Donostia (Gipuzkoa)
20009 Donostia (Gipuzkoa)