hedaer-elkartu

ELKARTU

Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea

70. hamarkada hasieran Federazioaren oinarriak finkatu zirenetik aniztasuna onartu eta aintzat hartuko duen gizarte inklusiboa sortzeko saiakera da gurea, pertsona guztiak berdin tratatu eta aukera berdintasunean heziko dituen gizartea helburu.

Horretarako, gure jarduna oinarri berak dituzten lan-lerro ezberdinetan garatzen dugu (inklusioa, berdintasuna, normaltasuna, eskubideen ikuspegia, parte-hartzea, zeharkakotasuna, geure burua ordezkatzea, elkarrizketa- soziala, eta abar) bizitzako esparru ezberdinetara iristeko: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza, lan-mundua edota bizimodu independentea.

Gure lan jarduna desgaitasun fisikoa duten pertsonengan proiektatzen dugu, baita familia, instituzio publiko edota pribatuengan. Finean, gizartea dugu jomuga.

Gizartea eraldatzea berdintasun baldintzetan hezi, lan egin, bizi eta gizartearen parte izatea da; aniztasuna indargune bihurtzea

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna
  • Gizarte-eraldaketa, gizarte inklusiboa lortzeko
  • Desgaitasuna duten pertsonek eta haiek ordezkatzen dituzten Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek benetan eta eraginkortasunez parte hartzea politika publikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Desgaitasun fisikoa duten pertsonak.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

logo-ELKARTU
ELKARTU
943 316 770
elkartu@elkartu.org
HELBIDEA:
Ondarreta Pasealekua, 5 behea
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Instagram