hedaer-ede-fundazioa

EDE FUNDAZIOA

Balio nagusia pertsonen duintasuna da.

Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.

EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Pertsonen eta kolektiboen aukera-berdintasuna eta herritartasun osoa bultzatzea eta defendatzea, gizartean, hezkuntzan eta kulturan esku hartzeko eragileak sustatuz, gizarte parte-hartzailea eta solidarioa bultzatzen lagun dezaten.
  • Hirugarren sektorea eta gizarte-ongizateko sistema publikoak indartzea (gizarte-zerbitzuak, gazteria, enplegua, hezkuntza, etab.), pertsonen, familien eta taldeen gizarte-premiei ematen zaizkien erantzunak hobetzeko, bai eta gizartearen eraikuntzan duten parte-hartze aktiboa hobetzeko ere, arreta berezia jarriz bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei, desgaitasun-egoeran daudenei, mendetasun-egoeran daudenei eta emakumeei, adingabeei, adinekoei, gazteei eta etorkinei.
  • Fundazioaren interes orokorreko helburuak betetzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak
  • Desgaitasuna duten pertsonak
  • Mendekotasuna duten pertsonak
  • Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak
  • Emakumeak
  • Adingabeak
  • Adinekoak
  • Gazteak
  • Etorkinak

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Gizarte-aholkularitza eta -ikerketa aplikatua. Gizarte-eragileen errealitatearen, praktikaren eta esperientziaren azterketatik abiatuta sortzen dugu ezagutza, eta horiekin batera, haien gaitasunak indartzen ditugu. Sarean lan eginez, gure ikaskuntzak eskaintzen dizkiegu gizarte-sareari eta erakunde publikoei, denen artean aurrera egiten laguntzeko.
    Esku-hartze sozialeko zerbitzuak eta proiektuak diseinatu eta kudeatzen ditugu, pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko, balioak sustatzeko eta gaitasun indibidual eta kolektiboak garatzeko.
    Pertsona guztien inklusio osoa lortzeko lan egiten dugu, batez ere egoera ahulean daudenena: aniztasuna, bizikidetza eta giza eskubideak; haurtzaroa, nerabezaroa eta gazteria; adinekoak; familiak; emakumeen aurkako indarkeria matxistaGizarte-, kultura- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak.
  • Enplegu inklusiboa: Prestakuntza, Bitartekaritza eta Laguntzako baliabideak eskaintzen ditugu, kalteberatasun- eta laneratze-egoeran dauden pertsonen enplegua lortzeko gaitasuna hobetzeko.
    Enplegu babestua eta kontratazio-aukerak sortzen ditugu laneratzeko enpresak sustatuz eta bultzatuz. (Suspertu s.l., E.I.)
  • Nazioarteko LIT. 2030 Agenda, GJHetan (Garapen Jasangarrirako Helburuak), Basque Country 2030 Agenda (erreferentzia-esparrua eta GJHen zehaztapena Euskadin), Europarako Agenda eta hura nazioartean, gure misioarekin eta jarduerarekin bat datorren aukera bat da: giza garapena indartzea, gizarte bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak eraikiz, planeta jasangarriago batean eta mundu hobe batean.Proiektu hauek garatzen: Europe Direct Bizkaia; Europako Programen Zerbitzu Integrala (SIPE); eta Europako Bauhaus Berria
    https://edefundazioa.org/que-hacemos-lineas-de-trabajo
logos-ede-fundazioa
EDE FUNDAZIOA
688 769 044 / 688 881 371
gipuzkoa@edefundazioa.org
ivirto@edefundazioa.org
HELBIDEA:
Belartza – Pol. Gurutzegi c/12 Of. 1.
20018 Donostia (Gipuzkoa)
https://edefundazioa.org
Instagram