GIPUZKOAKO CARITAS
Frantzisko aita santuak dioen bezala, “Elizak bere herriari egiten dion laztana da Caritas”. Pertsonaren garapen osoa lortzeko eta sustatzeko egiten dugu lan, eta aldi berean, gizartea sentsibilizatzen dugu, bidegabekeriak salatuz, mundua bidezkoagoa izan dadin.
Gure gizarte-balioak Elizaren gizarte-doktrinaren printzipioetan oinarrituta daude, eta halaxe jasota ditugu geure egitekoan, ikuspegian eta balioetan.
Caritas, Elizaren karitatearen adierazpen eta erakundea, komunitate kristauaren bitartez, baztertuenen, eta gizartetik arretarik jasotzen ez dutenen alde egiten du lan. Giza sustapen eta pertsonen garapen osoaren alde lan egiten du, baita eraldaketa sozialaren alde ere, bidegabekeriak salatuz, eta gizarte eredu bidezkoagoa sustatuz.
Zeregin hau burutzeko, Caritas, Elizaren Doktrina Sozialaren iturburuetan oinarritzen da. Giza duintasuna, justizia, maitasuna, besteak beste, baita unibertsalitatea ere; pertsona guztiei ematen die arreta, baita Lurreko herri pobretuenei ere.
ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Pertsonei gizarteratze-prozesuan laguntzen diegu.
- Eskubideetan oinarritutako eta aukerak sortzen dituen gizarte bidezkoagoa proposatzen dugu.
- Elkartasuna eta boluntariotza sustatzen ditugu.
- Laguntzen ditugun errealitate sozialak aztertzen eta ikusarazten ditugu, konponbideak bilatzeko.
ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK
- Gizartetik baztertzeko arriskuan edo egoeran dauden emakumeak eta gizonak.
- Egoera ahulean dagoen edozein pertsona, egoera horren jatorriari erreparatu gabe.
ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK
Caritasen ekintza hainbat arloren inguruan antolatzen da:
- Ekintza Lurraldean sailak 80 parrokia baino gehiagotako Caritasak koordinatzen ditu, laguntzen ditugun pertsonei lehen harrera egiten dietenak. Bere gain eskola-laguntzako Bultzada programa eta animazio komunitarioko ekintzak ere baditu.
- Etxerik Gabeko Pertsonak sailak bizitokia ez duten gizabanakoei gizarte laguntza eskaintzen die: Bidelagunen bitartez harrera eta gizarte-hezkuntza laguntza emanez eta Aterpe eta Hotzaldi zentroetan ostatua eta mantenua eskainiz, baita gaztelaniazko eskolak ere.
- Etxebizitza, Egoitza eta Emakume Programak Trintxer-Emeki eta Sorabilla egoitza-zentroak biltzen ditu, baita familiei babesa eskaintzen dien Zubia programa ere. Arlo honetan Miriam ere dago, emakumeen sustapenean oinarritutako programa.
- Ekonomia Solidarioa lan-duintasuna eta laneratzea sustatzen duen arloa da. Horretarako, Lamorus heziketa-tailerra edo Bihotzdun Enpresak programan oinarritzen da, inguruko enpresak gizarte-ekintzan inplikatzea helburu duena. Proiektu aipagarrien artean Altza Baratza edo Lazkaoko baratzeak daude.
- Komunikazioa, Eragina eta Boluntariotza alorreko betebehar nagusienak dira gizartean boluntariotza sustatzea (justizia sozialarekiko konpromiso gisa), gure inguruko bidegabekeriak salatzea eta gizartean eragina izaten saiatzea. Aholkularitza Juridiko Zerbitzuak lege-euskarri bat eskaintzen die laguntzen ditugun pertsonei bizi dituzten egoera konplexuetan; Kudeaketa eta Administrazioa, berriz, Caritas Gipuzkoaren jarduera gauzatzen laguntzen duten zereginen arduraduna da.
GIPUZKOAKO CARITAS
943 44 07 44
idazkari@caritasgi.org
HELBIDEA:
20003 Donostia (Gipuzkoa)