Slider_arrats

ARRATS

BALIABIDE SOZIALA ETA JURIDIKOA

ARRATS elkartea, 1999. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea, bazterketa eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeratan bizi ziren lagun batzuen eta euren senitartekoen kezkaren ondorioz sortu zen.

Bazterketa-egoera horiei erantzun bat emateko asmoz, ondorengoa egiten hasi ginen: esku-hartzeak, segizioak eta gizarte-sentsibilizazioa. Horien helburua zen zaurgarritasun-egoerak salatzea eta eskatzea giza eskubideak eta eskubide sozialak errespeta diezazkietela, batez ere espetxean izandako pertsonei.

Faktore askoren ondorioz sor daitezke bazterketa, zaurgarritasuna, berdintasunik eza eta gizarte-diskriminazioa:  buruko gaitzak, familia-baldintzak, generoa, gizarte-ingurunea… Era berean, asko eta asko izan daitezke bazterketa eta estigmatizazioa jasan dezaketen kolektiboak: etxerik gabeko pertsonak, drogaren mende daudenak, prostituzioan dihardutenak, migranteak, indarkeria matxista jasandakoak… Urte hauetan guztietan, Arratsek hainbat egitasmo eta programa zehatz garatu ditu, kolektibo horiek guztiek bizi dituzten bazterketa-egoera desberdinei aurre egiteko.

Bakoitzari egokitutako esku-hartzea lantzen dugu gure elkartean, ikuspegi psikosozialean oinarrituta: oinarrizko beharrak aseko direla bermatzea, arlo guztietarako aholkularitza, laguntza… Horren guztiaren bitartez, dituzten kalteak eta arriskuak gutxitzen saiatzen gara.

Arratsen ustez, ezinbestekoa da sustatzea erabiltzaileen eta teknikarien ahalduntzea. Horretarako, batetik, erabiltzaileekin sendoki lantzen dugu nork bere egoeran eta bizitza-proiektuan eragin dezakeelako ideia, eta euren gaineko kontrola har dezaketela; bestetik, teknikariei laguntzen diegu sinesten euren lanak baduela fruiturik eta eraginik gizarte-bazterketan, eta saiatzen gara elkartearen gardentasunean eta barne-kudeaketan inplikatzen.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Arriskuko eta gizarte-bazterkeriako egoerak arintzea eta gutxitzea lurraldean, eragindako zuzeneko eta zeharkako esku-hartzearen bidez.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide indibidualizatuak sustatzea, aldaketarako motibazio positiboa landuz.
  • Prozesu judizialek eragindako bazterkeria handiagoko egoerak arintzea, orientazio eta esku-hartze juridikoaren bidez.
  • Gizarteratzeko banakako ibilbideak egitea eta gauzatzea artatutako pertsonekin batera, pertsonei prestakuntza eta enplegua bilatzen lagunduz eta orientatuz.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Gizarte-bazterkerian dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak.
  • Etxerik gabeko pertsonak.
  • Espetxean dauden pertsonak.
  • Emakume migranteak.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • ATEAK programa
  • AUKERA programa
  • Gizarteratzeko pisuak (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Gizarte-laguntzako programa (Gipuzkoako Aldundia)
  • Gizarteratzeko etxebizitzak (Donostiako Udala)
  • Hestia etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa (Donostiako Udala)
  • Gaueko etxerik gabeko pertsonentzako gaueko zentroa (Donostiako Udala)
  • Espetxean dauden pertsonentzako eguneko zentroa (Eusko Jaurlaritza)
  • Espetxeko gizarteratze-pisua (Eusko Jaurlaritza)
  • IDARGI programa: genero-indarkeriaren aurkako arreta, espetxea (Eusko Jaurlaritza)
  • Txikitxoko adingabeekin dauden emakume migranteei arreta ematea.
  • Kaleko lana (Errenteria)
  • Neguko udal aterpetxea (Eibar)
Asociación Arrats
ARRATS - BALIABIDE SOZIALA ETA JURIDIKOA
943 116 516
arrats@arrats.org
HELBIDEA:
Kontsulatu Kalea 8 behea
20011 Donostia