Elkartea osatzen duten erakunde profesional guztiei zuzendutako tailer bat eman du estadistika, dokumentazio eta informazio iturriei buruz.
SiiS Dokumentazio eta Ikerketa zentroak Sargi osatzen duten erakundeko profesional guztiei zuzendutako tailer bat antolatu du, gizarte ekintzako arlo zehatzean dauden estadistika, dokumentazio eta informazio iturri ezberdinak modu eraginkorrago batean erabiltzen ikas dezaten. Helburua , besteak beste, beren egitasmoak garatu, ikerketak egin edota ikastaro eta ihardunaldiei buruzko sarbidea izateko beharrezko dituzten datuak aurkitzerako garaian, beren denbora optimizatu eta emaitza hobeak lortzea da.
Siis Dokumentazio eta Ikerketa zentroa, gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta dokumentazioan oinarrizko erreferente bat da. 1978az geroztik Eguia Careaga Fundazioaren baitan dago eta bere lehen helburua ongizate sozialeko politiken hobekuntzan, gizarte zerbitzuetako antolakuntzan eta gizarte ekintzako profesionalen praktikan laguntzea da.
Xede honekin, iragan urrian Estadistika, Dokumentazio eta informazio Iturriak izeneko tailer bat antolatu zuen gizarte ekintzako profesionalei zuzendua eta kasu honetan, Sargi elkartea osatzen duten erakundeetako kideei zuzendua. Ekimen honen helburua dokumentazio lanen eraginkortasuna handitzea da, bilaketa denbora gutxitze eta lortutako emaitzen kalitatea handitzearen bidez.
Siis-en instalakuntzetan ordu t’erdi inguruko bi saio egin ziren bi talde ezberdinekin. Hitzaldietan, alde batetik, Siis-eko zerbitzuen bidez, gizarte ekintzako profesionalek, dohainik eskuragarri dituzten zerbitzu eta produktu dokumentalen berri eman zuten. Gainera, egitasmoak garatu, ikerketak egin edota ikastaro eta ihardunaldiei buruzko sarbidea izateko beharrezko dituzten kanpoko iturri nagusien informazioa eman zen.
Tailerrak interes handia piztu zuen eta bertaratu zirenen balorazioa oso baikorra izan zen; ondorioz, datorren urtean ekimena errepikatzea proposatu da, berriro ere dohainik, parte- hartzaile kopurua handituz. Ikastaroa Siis-en egoitzan egin liteke edota antolakuntzan laguntzeko prest dauden erakunde edota federakuntzen egoitzetan. Parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, 20 pertsona baino gehiago ez gainditzea gomendagarri litzateke, izena ematen duten guztien parte- hartzeari bide emateko.
Tailer hauetako eduki zehatzak hauek dira:
– Siis-eko dokumentazio funtsa (bibliografia, legislazioa, hemeroteka)
– Siis-eko web orria: zerbitzuak eta erabilpen moduak.
– Siis-eko dokumentazio zerbitzu eta produktuak: dokumentazio araketa, alerta pertsonalizatuak, bibliografiak, berrikuntzak, gaurkotasun-boletinak, sare sozialak, direktorioak, etab.
– Beste iturri batzu: datu base zientifikoak, behatokiak, oinarrizko estadistika iturri eta serieak, repositorioak, legislazioa, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa, arakatzaile orokorretako araketa trikimailuak, etab.