Eider Mendoza, Maite Peña eta Eneko Goiak parte hartu dute ekitaldian, bai eta Gipuzkoako hogei bat gizarte-erakundek ere
urriak 4, EDEren Donostiako egoitza nagusi berriaren inaugurazio ekitaldia egin da, Morlans pasealekuko 16an. Gune berri hori mugarria da gure erakundearentzat; izan ere, instalazio berri horietan, kolektibo ahulengan oinarritutako gizarte-lana egingo dugu, aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko.
Gune honen inaugurazioa sektore publikoaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzaren garrantziagatik nabarmentzen da. Gainera, EDEn eta administrazio publikoen artean egiten ari garen baterako lanaren aintzatespen gisa balio du, kalteberatasun eta desabantaila sozialeko egoeran bizi diren Gipuzkoako pertsona eta kolektiboengan eragin esanguratsua eta iraunkorra lortzeko.
EDEren egoitza berriak lurraldean garatzen ari garen programak eta gizarte-zerbitzuak zentralizatzea ahalbidetuko du, kudeaketa eraginkorragoa eta komunitatean eragin handiagoa lortzeko.
Ildo beretik, Eider Mendozak Gipuzkoako diputatu nagusiak, “EDE Fundazioaren ibilbideari eta lanari” balioa eman nahi izan dio, “pertsona guztiak zaintzen” dituen Gipuzkoa “orekatu eta bidezko” baten alde egiten duen lanagatik, “balio komunitarioetan eta justizia sozialean” oinarrituz. Alderatu duenez, gaur inauguratutako egoitza berria “ongizate integrala, gizarte gero eta justuagoa eta aurreratuagoa” xede izango duen gunea izango dira eta, “ongizatean hazten jarraitzeko”, lurraldeko hirugarren sektore sozialarekin lankidetzan sakontzeko konpromisoa berretsi du.