Concha Claverok Sareen Sarea saria jaso du, gizarte-interbentzioaren arloan egindako ibilbide zabalagatik eta justizia, berdintasun eta elkartasunaren aldeko konpromiso irmoagatik. Sari honek EAEko Hirugarren Sektore Sozialeko erreferente gisa egindako ekarpena eta ikuspegi eraldatzailea balioesten ditu.
SARGItik bat egin nahi dugu aitortza honekin, eta azpimarratu nahi dugu bere parte-hartze aktiboa gure sarean.
Aliantzak sortzeko gaitasuna, hausnarketarako espazioak bultzatzea eta ekintza kolektiboaren balioa azpimarratzea izan dira bere ibilbideko ezaugarri nagusiak, eta bere arrastoa nabarmena da bidea partekatu dugunontzat.
Zorionak, Concha, hain merezitako sariagatik eta egindako lan guztiarengatik.