Gizakia Helburu ekimenaren 40. urteurrenaren harira, Izan Fundazioak osasun arlorako jardunaldi berezi bat antolatu du, “Arreta integrala, adikzioetatik haratago” izenburupean. Jardunaldia maiatzaren 30ean izango da Orona Ideo Auditorioan (Hernani).

Jardunaldi hau topagune eta hausnarketarako espazio bat izatea nahi dugu, adikzioen tratamendu prozesuak gaur egun bizi dituzten errealitate berrien inguruan gogoeta egiteko. Horretarako, hainbat arlotako adituak izango ditugu, osasun mentala, justizia terapeutikoa, jatorrizko familiaren papera eta jokaerarekiko adikzioak jorratzeko.
Nabarmentzeko egitaraua:
- 10:00 | Adikzioak eta justizia terapeutikoa
Iñaki Subijana, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea. - 11:45 | Jatorrizko familia prozesu terapeutikoetan
Carmen Casas, psikologian doktorea eta familia-terapeuta. - 15:00 | Adikzioen arreta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean
Xabier Lertxundi, Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua. - 16:15 | Jokaerarekiko adikzioak
Lorena Pidal, autoestimuan, mendekotasun emozionalean eta osasun mentalean espezializatutako psikologoa.
Jardunaldia doakoa da, baina aurretiko izen-ematea beharrezkoa da: www.proyectohombregipuzkoa.org.
🗓️ Data: 2025eko maiatzaren 30a
📍 Lekua: Orona Ideo – Galarreta Parke Teknologikoa, Hernani
🕘 Hasiera ordua: 9:00etan (dokumentazioa banatzea)
Informazio gehiagorako:
📧 info@izan.org
📞 943 27 39 00 / 943 55 26 02