header-SUSPERGINTZA

SUSPERGINTZA ELKARTEA

EDE Intervención Social

Pertsonen bizitza-baldintzak hobetzen dituzten, baloreak sustatzen dituzten eta gaitasun indibidualak eta taldekoak garatzen dituzten zerbitzuak eta proiektuak diseinatu eta kudeatzen ditugu.

Pertsona guztien guztizko gizarteratzea lortzeko lan egiten dugu, batez ere egoera zaurgarrian daudenena.

Esku-hartze eta programa sozialetan, kulturaletan eta hezkuntza arlokoetan esperientzia zabala dugu.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Pertsonen eta kolektiboen aukera-berdintasuna eta erabateko herritartasuna sustatzea eta defendatzea, egoera ahulenean dauden kolektiboen inklusioa azpimarratuz, gizartean, hezkuntzan eta kulturan esku hartzeko programak garatuz, gizarte parte-hartzailea eta solidarioa bultzatzen laguntzeko.
  • Aisialdiko hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen, ingurumenaren eta iraunkortasunerako hezkuntzaren animazio soziokulturalaren arloan ikertzea
  • Gizarte-, kultura- eta hezkuntza-zerbitzuen eta, bereziki, animazio soziokulturalaren eta aisialdiko hezkuntzaren arloko proiektuak eta zerbitzuak proposatzea, eskaintzea eta kudeatzea elkarte, erakunde publiko eta/edo pribatuentzat, eta arreta berezia eskaintzea esku hartzeko eremu hauei: gazte-informazioa, haur eta gazteentzako ekipamenduen kudeaketa, adierazpen- eta animazio-zerbitzuak, kultura-ekipamenduen kudeaketa, aterpetxeen eta bestelako azpiegituren kudeaketa, etab.
  • Egoera ahulean dauden kolektiboak sustatzen eta gizarteratzen lan egitea, arreta berezia eskainiz honako hauei: haurrei, nerabeei eta gazteei, hirugarren adinekoei, emakume baztertuei, toxikomano ohiei, etorkinei, desgaitasunen bat duten pertsonei, etxerik gabekoei eta abarri.
  • Aukera-berdintasuna sustatzea eta emakumearen sustapenean eta sustapenerako lan egitea.
  • Enplegua sustatzea eta lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, eta, horretarako, beharrezkoa bada, laneratzeko enpresak eratzea.
  • Eragileek hezkuntza-programa, -baliabide eta -material egokiak eskura ditzaten erraztea, gatazkak, balioetan oinarritutako hezkuntza eta bakearen eta giza eskubideen kultura arautzeko.
  • Sareko lana eta gizarte zibilaren sarea indartzea, antzeko beste erakunde batzuekin koordinatuta, herrialde behartsuetako eta garapen-bidean dauden erakundeekin harremanak ezartzeko sentsibilitate bereziarekin.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Adingabeak eta gazteak.
  • Adinekoak, mendekoak, familia zaintzaileak eta zaintzaile profesionalak.
  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak.
  • Etorkinak.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroa.
  • Garaitu: Indarkeria matxista eta sexu-erasoen egoerei arreta psikosoziala, soziohezitzailea eta soziojuridikoa emateko zerbitzua.
  • Nerabeen unitatea.
  • Gizarteratzeko etxebizitza lagunduen programa.
  • BILTZEN: Integraziorako eta kulturarteko bizikidetzarako euskal zerbitzua.
logo-SUSPERGINTZA
SUSPERGINTZA ELKARTEA
944 00 80 60
suspergintza@suspergintza.net
HELBIDEA:
Simon Bolivar 8B
48010 Bilbo (Bizkaia)
Instagram