Hheader-emaus

EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOA

Hasieratik gaur egun arte, Emaúsek osatzen duen proiektu berezi honetatik ehunka pertsona pasa dira, era berean, bertan lan egin dutenak ere ehunka izan dira ere. Pertsona horiek guztiek, modu batean zein bestean beraien arrastoa utzi dute. Gaur egun, ehun emakume eta gizon gara Taldean lan egiten dugunak, lan egoitzak Gipuzkoan, Bizkaian, Asturiasen eta Galizian kokatuta daudelarik.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Mundu justuago bat eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko baldintzak sortzen laguntzen dugu.
  • Gizartea interpelatu eta pertsonen pentsamendu kritikoa sustatzeko lanak bultzatzen ditugu.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak zaindu eta laguntzen ditugu.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak.
  • Gizartea bere osotasunean.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

Gizartearen erronkei aurre egiteko eragile gisa definitzen garen heinean, gizartearen ikuspegi-aldaketa sustatzen jartzen dugu arreta; helburu izanik, ingurumenaren aldeko gizarte inklusibo bat lortzea.

Horretarako, komunitatean zeharkako proiektuak garatzen ditugu gizartea, ingurumena, kultura, hezkuntza eta industria arloetan.

Gizartearen eraldaketa sustatzearekin batera, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laguntzen ditugu gizarteratze zerbitzu eta enpresen bitartez.

logos-EMAÚS
EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOA
943 36 75 34
fundazioa@emaus.com
HELBIDEA:
CEMEI Eraikina
Portuetxe kalea 23-A, 207 Bulegoa
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Instagram