cruz-roja-gipuzkoa

GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA

Gizarteratzea

Pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonekin lan egiten dugu, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzeko behar diren aukerak eta baliabideak izan ditzaten, haiek bizi diren gizartean normaltzat jotzen den bizitza- eta ongizate-maila izanez.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren oinarrizko printzipioak zabaltzea eta aplikatzea.
  • Bakea bilatzea eta sustatzea, bai eta lankidetza nazionala eta nazioartekoa ere.
  • Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren hedapena eta irakaskuntza.
  • Oinarrizko giza eskubideen hedapena eta defentsa
  • Gatazka armatuetako egoeretan biktima zibil eta militar guztien alde jardutea, bake-garaian prestatuz osasun publikoko zerbitzuen laguntzaile gisa, Genevako Hitzarmenetan eta Espainia partaide den protokolo gehigarrietan aurreikusitako lur guztietan.
  • Sufritzen duten pertsonei eta kolektiboei arreta ematea, giza mina prebenituz eta arinduz.
  • Istripuek, hondamendiek, zorigaitz publikoek, gizarte-gatazkek, gaixotasunek, epidemiek eta beste arrisku edo ezbehar kolektibo batzuek eta antzeko gertakariek kaltetutako pertsonen babesa eta sorospena, bai eta horiek eragindako kalteen prebentzioa ere, horretarako beharrezkoak diren jardueretan parte hartuz, legeetan eta kasuan kasuko estatuko edo lurraldeko planetan ezarritako moduan.
  • Elkartasuneko, garapenerako lankidetzako eta, oro har, gizarte-ongizateko ekintzak eta laguntza- eta gizarte-zerbitzuak sustatzea eta ekintza horietan laguntzea, arreta berezia jarriz gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektibo eta pertsonengan.
  • Osasun-programak eta izaera altruista berezia izateagatik osasun publikorako komenigarrienak diren ekintzak sustatzea eta horietan parte hartzea.
  • La promoción de la participación voluntaria y desinteresada de las personas físicas y jurídicas, públicas o privadas, en las actividades y en el sostenimiento de la Institución para el cumplimiento de sus cometidos.
  • Erakundearen jardueretan haurrek eta gazteek parte har dezaten sustatzea, eta haien artean Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren printzipioak, nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta oinarrizko giza eskubideak zabaltzea, bai eta pertsona eta herri guztien arteko bakearen, elkarrekiko errespetuaren eta elkar ulertzearen idealak ere.
  • Aurreko helburuak lortzera bideratutako prestakuntza-ekintzak garatzea.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  1. PRESOAK
  2. GIZARTE-ZAILTASUNEAN DAUDEN EMAKUMEAK
  3. OSASUN-ARAZOAK DITUZTEN PERTSONAK
  4. ADINEKOAK
  5. GAZTEAK
  6. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK
  7. ASILOA ETA ATERPEA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK
  8. LANGABEAK EDO LAN-PREKARIETATEAN DAUDENAK
  9. HAURRAK
  10. EGOERA OSO AHULEAN DAUDEN PERTSONAK
  11. ETORKINAK
  12. BIZTANLERIA, ORO HAR

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Garraio sanitarioa eta mugikortasun urriko pertsonentzako garraio egokitua
  • Arrisku-egoerak, kultura- eta kirol-ekintzak, hondartzak eta barruko urak prebenitu, zaindu eta artatzea
  • Salbamendua, sorospena eta itsas laguntza
  • Etxez etxeko laguntza osagarria
  • Prestakuntza arlo humanitarioan, sanitarioan, sozialean eta ingurumenekoan
  • Arreta-zentroen, eguneko zentroen eta gizarte-zentroen kudeaketa, bai eta esku-hartze sozialeko programen kudeaketa ere.
  • Premia-, gaixotasun-, sufrimendu-, marjinazio-, desgaitasun- eta abar-egoerak dituzten pertsonei gizarte-laguntza ematea.
CRUZ ROJA GUIPUZKOA
GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA
943 22.22.22
elena.luquin@cruzroja.es
HELBIDEA:
Zorroagako gaina, 41.
20014 Donostia (Gipuzkoa)
Instagram