header-ortzadar

ORTZADAR ELKARTEA

Mugako adimena duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea.

ORTZADAR IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEA DA ETA 1977. URTETIK MUGAKO ADIMENA DUGUNON ALDE ETA GURE SENDIEN ALDE LANEAN DIHARDU.

Ortzadar mugako adimena dugun pertsonok eta gure sendiek sortutako elkartea da. Gure kolektiboa ez da oso ezaguna eta ondorioz, sarritan, gure laguntza beharrak ez dira aitortzen.

Hori dela eta, gure beharrei eta arazoei erantzuna bilatzeko bildu gara elkarte honetan. Gainera, Ortzadarren mugako adimena dugunok zuzendaritza-batzordearen parte gara.

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Mugako adimena duten pertsonen eskubideak babestea
  • Mugako adimena duten pertsonei arreta integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzea, beren autonomia eta ahalduntzea sustatzeko, besteak beste, beren bizitza komunitarioa normalizatzen lagunduko duten jarduerak eskainiz.
  • Mugako adimena duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburua duten zentro, zerbitzu, ekintza eta jarduerak sustatzea.
  • Mugako adimena duen pertsonaren familiarekin lanketa egitea, mugako adimenaren inguruan informazioa eta orientazioa eskaintzea, kolektibo honen ezaugarriak eta jarrerak ulertzeko.
  • Erabiltzaileek eta beren familiek Elkartearen kudeaketan, proiektuetan eta zerbitzuetan parte har dezaten sustatzea
  • Sentzibilizazio lanak egitea era guztietako erakunde publiko eta pribatuekin mugako adimena duten pertsonen ezaugarriak ezagutzera eramateko, honela, gizarte bazterkeria arriskua prebenituz.
  • Era guztietako erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea proiektua garatzeko eta sareko lana sustatzeko.
  • Mugako adimena duten emakumeek, adimen mugatua duten eta emakumeak izateagatik pairatzen duten zapalkuntza hirukoitzari aurre egitea.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK

  • Mugako gaitasun intelektuala (MGI) duten pertsonak,(aitorpen ofizialarekin edo gabe).
  • Mugako gaitasun intelektualaz gain buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak.

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa.
  • Laguntza, arreta eta jarraipen soziala.
  • Bizimodu independienterako laguntza.
  • Aisialdia eta oporrak.
  • Bolondresgoaren sustapena eta parte hartzea.
  • Sentzibilizazioa.
  • Formakuntza Tailerrak.
  • Etxebizitza zerbitzua.
logo-ortzadar
ORTZADAR ELKARTEA
943 37 34 73
asociacion@asociacionortzadar.com
HELBIDEA:
Zumardi Pasealekua 26, behea.
20016 Donostia (Gipuzkoa)
Instagram