AGIPAD
AGIPAD onura publikoko eta irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako Elkartea da, 1980an sortua eta Erakunde Ofizialek behar bezala aitortua. Bere helburu nagusia da drogen erabilera problematikoak ikertzea, prebenitzea, laguntzea eta drogen eraginpean dauden edo egon daitezkeen pertsonak tratatzea, eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsonen alde profesionalki lan egitea, profesionalen, bazkideen eta boluntarioen laguntzarekin eta erakunde eta baliabide komunitarioekin lankidetzan.
Zerbitzu guztietarako sarbidea borondatezkoa da, eta hala eskatzen duen edozein pertsona edo kolektibori irekita dago.
Zerbitzu horiek erakundeek diruz laguntzen dituzte funtsean, eta lana langile espezializatuek egiten dute beti. Pazienteei ematen zaien laguntza banakakoa da, eta guztien (profesionalak, pazienteak, senideak eta gizarte-eragileak) parte-hartze aktiboa eskatzen du, erkidegoko baliabideekin koordinatuta, kasu bakoitzean kontuan hartzen denaren arabera.
ERAKUNDEAREN HELBURUAK
- Adikzioen prebentzioa eta tratamendua eta gizarte-bazterketa.
- Adikzioen prebentzioan eta tratamenduan erreferente profesionala izatea erakundeetan eta gizartean.
- Proiektu berritzaileak garatzea, partaidetza eta gardentasuna sustatzen dituen erakunde egonkor batetik.
ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEAK
- Kontsumo problematikoak edo droga-mendekotasuna dituzten pertsonak.
- Mendekotasun-mota desberdinak dituzten pertsonen senideak.
- Hurbileko arreta komunitarioa. ERDU programa.
- Arrisku-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeak, haurdun daudenak eta/edo 5 urtetik beherako seme-alabak dituztenak.
- Martuteneko espetxean droga-mendekotasun arazoak dituzten erabiltzaileak.
- Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleak, irakasleak, ikasleen senideak.
ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK
- ERDU. Osasun mentalari eta adikzioei arreta emateko programa, ikuspegi komunitario eta hurbiletik.
- Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa.
- Haurtxoak egoitza-zentro soziosanitarioa.
- Tratamendu anbulatorioko zerbitzua.
- Familian Esku Hartzeko Zerbitzua.
- Espetxe-zerbitzua.
- Prebentzio eta Ikerketa Zerbitzua
AGIPAD
943 47 38 64
agipad@agipad.org
HELBIDEA:
20009 Donostia (Gipuzkoa)