DestacadoAcasgiLogoEU-1

ACASGI - Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra

GIBa / HIESa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea xede duen GKEa da

Hauek dira gure erakundearen helburu nagusiak: prebentzioa, infekzioak kaltetutakoei lagundu, eta pertsona seropositiboak baztertuko ez dituen bizikidetza lortu jendartean.

ACASGI, Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta GIBak jotako pertsonen, kolektibo zaurgarrienen eta, oro har, herritar guztien mesedetan egiten du lan. Horretarako, zenbait informazio, arreta eta prebentzio zerbitzu eta programa baliatzen ditu.

GIBa/HIESa, GIZARTE-BAZTERKERIA, HIRUGARREN SEKTOREA… Behar-beharrezkoa deritzogu arazo horiei guztiei aurre egiten ahalegintzen diren entitateen arteko elkarlanari; horregatik, zenbait sare eta erakundeko kide gara: Euskadiko hiesaren aurkako elkarteen federazioa (EUSKALSIDA), Hiesaren Estatu Koordinakundea (CESIDA), Gizarte-erakundeen koordinaziorako elkartea (SARGI) eta Prostituzioan diharduten pertsonekin lan egiten duten Euskadiko erakundeen federazioa (GU GAITUN).

ERAKUNDEAREN HELBURUAK

  • Jendeari HIESaren, HEPATITISaren eta BESTE ZENBAIT STIren gaineko oinarrizko informazioa helarazi: transmisio-bideak eta horiei guztiei aurrea hartzeko moduak.
  • Laguntza eta informazioa sustatu, eta eskaini GIBa edota harekin lotutako patologiak dituzten edota bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei.
  • GIBaren, HEPATITISaren edota BESTE ZENBAIT STIren eraginpean egoteari dagokionez, arriskua dakarten jokaeren eta ohituren aldaketan eragin.
  • Tratu-berdintasunaren eta gaixotasun-arrazoiengatiko bazterkeriarik ezaren babesa eta sustapena.
  • Ohitura osasungarrien aplikazio praktikoa gizartean sortu eta hedatu, jendeak barnera eta erabil dezan.
  • Pertsonek arrisku-ohiturak izatea eragiten duen gizarte-faktore ororen aldaketa bultzatu; izan ere, jokabide hori barne-faktoreen ondorioa ez ezik, kanpoko ingurumen-faktoreena ere bada, batik bat psikosozioekonomikoenak.
  • Osasun, Osasun Mental eta Gizarte Zerbitzuetako zerbitzu publikoekin lankidetzan aritu GIBarekin/Hiesarekin eta mendekotasunekin loturiko gai guztietan.
  • GIBarekin/Hiesarekin eta mendekotasunekin lotutako kalteen gaineko eta horien murrizketarako programak eratu, garatu eta ebaluatu.
  • Elkartearen ezagutzaren eta jardunbide egokien berri eman beste foro batzuetan.

ERAKUDEAK ATENDITZEN DITUEN GIZA TALDEEN DESKRIBAPENA

  • GIBa, HIESa, ITSa, eta gaixotasun mental duten pertsonak.
  • Biztanleria orokorra

ERAKUNDEAK ESKAINTZEN DITUEN PROIEKTUAK

  • Programen koordinazioa, garapena eta kudeaketa
  • Harrera-etxeak
  • Laguntza integrala
  • Informazio- eta prebentzio-hitzaldiak
  • Diagnostiko goiztiarra sustatzea, informazio-zerbitzuaren bidez
  • Prostituzioan diharduten pertsonei gib eta beste sti batzuk prebenitzeko programa soziosanitarioa
    .
Logo-Acasgi
ACASGI - Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra
943 290 722
info@acasgi.org
HELBIDEA:
Karlos I Etorbidea 14 Behea-4
20011 - Donostia