Joan den apirilaren 4an, SARGIren Batzar Orokorra ospatu zen Donostiako Amara auzoko Ernest Lluch Kultura Etxean, bertan SARGIko entitateen ordezkariek parte hartu zuten elkartearen erronka, aurrerapen eta proposamen nagusiak aztertzeko.
Saioan aurreko batzarreko akta onartu zen eta SARGIn sartzeko interesa agertu duten entitate berriei harrera egin zitzaien. Horrez gain, 2024ko jardueren memoria aurkeztu zen, gizarte inklusiboago eta solidarioago baten alde elkarrekin egindako lana jasotzen duen dokumentua, egoera ahulean dauden pertsonen aldeko konpromisoa azpimarratuz.
Webgune berrian izan diren nobedadeak, Etxerik Gabeko Pertsonen Lantaldearen jarduna eta Plan Estrategikoaren inguruko lantaldearen ekarpenak ere partekatu ziren. Halaber, estatutuetan aldaketa bat proposatu zen, etorkizunean SARGIn sartu nahi duten entitateek bi abalista izan behar izateko.
SARGItik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten entitate guztiei erakutsitako konpromiso eta inplikazioagatik, eta lanean jarraituko dugu Gipuzkoako eskubideen defentsarako, koordinaziorako eta elkarrizketarako erreferente izaten jarraitzeko.